Zer da Monda Kalendaro?
Monda Kalendaro nazioarteko agenda Esperantista bat da, non Esperanto mugimenduarekin erlazionaturiko jarduera eta berri guztiak argitaratu daitezkeen. Proiektu hau Esperanto elkarte eta erakunde guztiek egunez egun antolatzen dituzten gertakizunen topaleku eta informazio gunea da.
Edozeinek argitaratu ditzake gertakizunak Monda Kalendaro-n. Baita ere zuen gertakizuna edo berria zertaz datzan adierazi dezakezue, adibidez: Zure gertakizunaren iraupena zein den jakinarazi dezakezu, zein egunetik zein egunetara gertatuko den idatziz, edo astero egun zehatz batean, edo hilabete bakoitzeko egun jakin batean... eta hau dena era aske eta anonimoan, baina ala ere egokiagoa izango litzateke zure taldearen izenarekin sinatuko bazenu, horrela Monda Kalendaro- ren gainerako erabiltzaileek gertakizuna nork antolatzen duen jakin dezaten.
Monda Kalendaro-k ez dauka inolako oharpen legalik, ez manifesturik, hala ere jakitera ematen dugu inolaz ere ez dela berri edo gertakizun sexistarik (sexu berdintasuna oraindik egiteke dagoen ikasgaia da), homofoborik (askatasunez maitatzeko eskubidea oraindik tabua edo krimena da askorentzako), arrazistarik (arrazismoa munduko leku askotatik oraindik ez da desagertu) edo estatu gabeko nazioen sentimendu kultural eta nortasunezkoaren kontrakorik agertuko (munduko herri guztiak ez direlako askeak, subiranoak eta independenteak).
Baita ere jakinarazten dugu erredaktore taldean parte hartu nahi izanez gero, kontakto helbide elektronikora idatziz berehala proiektu aske, zabal eta esperantista honetan parte hartuko duzula.




